1. |
Ilargia erori da
04:01
|
|||
Ate denak itxi.
Lubakian hazi.
Artizarra itzali da.
Ilargia erori da.
Arnasari eutsi.
Ur azpian bizi.
Artizarra itzali da.
Ilargia erori da.
Itzaletan,
bazterretan,
luzaroan ezkutatu naiz.
Amaitu da.
|
||||
2. |
Orbitan
04:44
|
|||
Denbora ihes doa
zerbaiten esperoan.
Nahi gabe goaz.
Guztia da inertzia.
Hutsik daude bihotzak,
lehor ditugu zainak.
Gure itzalak,
hori baino ez gara.
Satelite baten moduan,
geure jabe garen ustean,
bizia zerbaiten orbitan.
(eztanda helduko da).
Beste bira bat eman
zulo beltzen artean.
Norabidea:
gure azken aukera.
Argirik ez dugunak,
edozeren menpean.
Grabitateak
harrapatuta.
|
||||
3. |
Bizia atzetik
03:44
|
|||
Aurretik zeneukan bizia, orain atzetik duzu.
Inoiz ur izan ez zen izotzak gorrotoz jo zaitu.
Ikusteko indarrik ez, begiak itxi dituzu.
Eta gauaren erdian doinu ahul honek esnatu.
Orain, esku nekatu hauen dardara zara.
Orain, izuak lotuta zauzka.
Aurre egin nahi izan zenion hegan gerturatuz.
Adorea urtu zizun eta lurrera amildu.
Entzuteko gogorik ez, burua estali duzu.
Eta gaueroko doinua amesgaizto bihurtu.
Orain, esku nekatu hauen dardara zara.
Orain, inoiz hasi ez zena amaitzear da.
Orain, guztion amorruaz oldartu zara.
Baina izuak lotuta zauzka.
|
||||
4. |
Maitasun kuantikoa
05:18
|
|||
Bidaia eternala
izar artean.
Argia gaindituta,
ziztuan,
bagoaz.
Zizare zuloetan
aurkitzen gara.
Zeru ertzetan,
hausteko
zorian.
Denbora urratu da
gure munduan.
Helmuga lausotu da,
egia
urtu da.
Naizenaren isla
zure ispiluan.
Atea ireki da:
batuta,
uretan.
Lo galduen konexioa.
Ur-bihotzen dimentsioa.
Hitz ahaztuen korapiloa.
Garenaren kreazioa.
Azkenean zer gara?
Materia hutsa.
Izpi baten ikara,
gorputzen
lotura.
Ezinean dabiltza
azalpenen bila.
Erantzun isila
guztion
barnean.
Orain argi duzu,
muga hautsi dugu.
|
||||
5. |
Bidean
03:39
|
|||
Ez nuke dena hautsi,
dena ilundu nahi.
Baina zalantzez
bidea desegiten
ari zait.
Ikusiko al zaitut
egun argietan
amestutako
helmuga zeharkatzen,
nire zain?
Ekaitzak mindu zaitu
eta babestu zara.
Adorez segi
egingo duzu
aurrera baina…
Erortzen zara
bidean.
Zure hitzak gogoan
Iltzatuak dauzkat:
Su izugarriz,
arduraz bizi behar
omen da.
Neuk ere ekin diot.
Zer da beldurra?
Zuri lagunduz
jarraituko dut
aurrera baina...
Erortzen gara
bidean.
|
||||
6. |
Lo dago
04:51
|
|||
Begien ondoren
ezpainek ere esan zuten.
Amodioaren ordez
hitz ilunak sortu ziren.
Lo dago, hotz dago, non dago?
Buru mindu honek
maite zuena ezabatzen.
Oroitzapen denen
zauri hotzak ezkutatzen.
Esnatu nauzu.
askatu nauzu.
urrundu nauzu.
Urrundu naiz orain.
|
Streaming and Download help
If you like Libe, you may also like: