1. |
Lilitegi antzua
04:52
|
|
||
Lur idorraren arrakaletan
ezkutatzen dira denak.
Labainduz doaz, harrietan narras,
eguzkitik ihesean.
Buztin hotzaren errai artean
amets galduen eztenak.
Ereindako haziak euri azidoez
bustita, erreta, antzutu nituen.
Eta udaberriek ez naute biguntzen,
kimuak, erroak, erauzi ditut.
|
||||
2. |
Ihesaldi handia
04:20
|
|||
IHESALDI HANDIA
Burua lurpean, urrunera zoaz,
atzera behin ere so egin gabe.
Koldarkeriaren hegoak zabaltzen
ihesean urrun heldu daiteke.
Ur-lasterretako harrien antzera
kolpe mingarriek gogortu naute.
Eta egia hitz ederrez estali nahian
korrontearen menpe ur hotzek eramana.
Galdu ditut ertzak, gotortu babesak,
haitzetan leku bat aurkitu arte.
Ihesaldi handian hartutako bideak
suntsitu zaitu.
Une batean zerua ilundu da
eta begi elbarriak
beldurrez itsu.
|
||||
3. |
Haizea
06:18
|
|
||
Airea mugitzen bada,
taupadak gelditzen dira.
Ekia iluntzen bada,
gorputzak harritzen dira.
Bidean aurkitzeko gara,
arima bikiak bezala.
Hodeietan bizi izan gara,
mundua gure oinpean.
Haizea ari duenean
nigandik urruntzen zara.
Ehun kilometroko bide bat,
pasa ezinezko muga bat,
ur gabeko ur jauzia.
Landuta guzti-guztia
lautu zuen haizearen jainkoak.
|
||||
4. |
Jaio naiz
06:09
|
|
||
Inork, ezerk, hautsiko ez zuena eraiki,
gero suntsitzeko.
Azal, zaharra lur idorretan narras erantzi
berria janzteko.
Non nago? Ezin dut ikusi.
Begiak lo.
Itzal lauso bihurtu nuen neure burua
inork ez ikusteko.
Neure burua, inork ez ikusteko.
Non nago? Ezin dut ikusi.
Zuri so ikusten ikasi.
Bulkada bat erne zait barnean.
Altxatuko naiz, erortzen ikasteko.
Doinu bat, izpi bat, jaio naiz.
Denbora neraman nire zain.
Hemen nago, zuen aurrean.
ez dut jada gezurrik soinean.
Bulkada bat erne zait barnean.
Altxatuko naiz, erortzen ikasteko.
|
||||
5. |
Urratsak
04:38
|
|||
URRATSAK
Urratsak, ostoez estalita.
Usaina, uretan deseginda.
Ahotsa, haizeak eramanda.
Gogoak, giltzapean gordeta.
Hau ez da, hau ez da lo kanta bat.
Hildakoentzat nire abesti garratza.
Dantzatzera bultzatzeko zergatia.
Nire oda, azken hatsa bezala.
|
||||
6. |
Negu beltza
03:44
|
|
||
Basoetan barrena
bidaietan azkena.
Oinutsik orbelean,
hosto idorrak oinpean.
Isilka doa
grina eta gogoa.
Berde zena gorritu,
izan zena suntsitu.
Pauso ororen ertza,
Hemen da negu beltza.
Isilka doa
grina eta gogoa.
beleen ahoan
barrezka geroa.
Ilunabarrean
beldurraren lurraldeetan,
lasai erortzean
piztiaren atzaparretan.
|
||||
7. |
Gurinezko bihotza
03:49
|
|||
GURINEZKO BIHOTZA
Gurinezko bihotza, berotzean biguna;
hotza ari duenean gogorra.
Lokatzezko bihotza, zorabiatzen dena;
Kolpe idor batekin hauskorra.
Bihotzezko bihotza, odolik ez denean
gure bihotz barnean bizi dena.
|
||||
8. |
Mamuak
05:29
|
|||
MAMUAK
Gauero ilunpean
mamua agertzen da
eta nire ametsetan
zure bila doa.
zure irudiak, irriak, aginduak
ni erotzen naute.
Kandelen argiak hirian irtenbidea
erakusten dit.
|
||||
9. |
Hustua
05:25
|
|||
HUSTUA
Begi handi-handiak
minez lehertzear.
Bakardadea gorputzean.
Oroipen ederrak
beti ametsetan.
Hutsune bat, handiegia,
hutsune bete ezina.
Haurtzaroaren beroa
beharko nuke.
Laztanak, muxuak,
matte-matte
Hondartza lehorra,
egun ilunak,
sabela erabat hustua.
Bihotzaren zuntzek,
zuntz hain gogorrek,
ez zuten ekaitza jasan
zuhaitzek tximistak bezala.
|
||||
10. |
Nahigabe
04:07
|
|||
NAHIGABE
Herdoildutako egunetan
ez da nahiko asmo onaz,
pauso bat aurrera eta
bi pauso atzera goaz.
Mingostasuna da hemen
eguneroko edabe.
Min hartu nahi gabe
zenbat nahigabe.
Nahi gabe, zenbat nahigabe.
Euriz eta urruneko lorratzez
bustiriko gau hotzetan
ametsak elkartzen dira
kale izkin beltzenetan.
Euren beldur gorrienak
sailkatu nahi dituzte.
Min hartu nahi gabe,
zenbat nahigabe.
Gezurren ertz denetatik
egia sartzen sentitu
eta beldurtzen zaituena
hurbiltzen ikusi.
Eta isuri da,
isuri da egia.
|
||||
11. |
Doinua
08:02
|
Streaming and Download help
If you like Libe, you may also like: