Jaio naiz

from by Libe

/

lyrics

Inork, ezerk, hautsiko ez zuena eraiki,
gero suntsitzeko.
Azal, zaharra lur idorretan narras erantzi
berria janzteko.

Non nago? Ezin dut ikusi.
Begiak lo.

Itzal lauso bihurtu nuen neure burua
inork ez ikusteko.
Neure burua, inork ez ikusteko.

Non nago? Ezin dut ikusi.
Zuri so ikusten ikasi.
Bulkada bat erne zait barnean.
Altxatuko naiz, erortzen ikasteko.

Doinu bat, izpi bat, jaio naiz.
Denbora neraman nire zain.

Hemen nago, zuen aurrean.
ez dut jada gezurrik soinean.
Bulkada bat erne zait barnean.
Altxatuko naiz, erortzen ikasteko.

credits

from Ihesaldi handia, released June 18, 2014

tags

license

all rights reserved

about

Libe Vitoria Gasteiz, Spain

Rock talde Gasteiztarra.

contact / help

Contact Libe

Streaming and
Download help