We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ilargia erori da

by Libe

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Liburuxkan hitz guztiak eta gaztelerazko itzulpenak. Smoke Signals-ek eginiko diseinua.

    Includes unlimited streaming of Ilargia erori da via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    Purchasable with gift card

      €8 EUR

     

1.
Ate denak itxi. Lubakian hazi. Artizarra itzali da. Ilargia erori da. Arnasari eutsi. Ur azpian bizi. Artizarra itzali da. Ilargia erori da. Itzaletan, bazterretan, luzaroan ezkutatu naiz. Amaitu da.
2.
Orbitan 04:44
Denbora ihes doa zerbaiten esperoan. Nahi gabe goaz. Guztia da inertzia. Hutsik daude bihotzak, lehor ditugu zainak. Gure itzalak, hori baino ez gara. Satelite baten moduan, geure jabe garen ustean, bizia zerbaiten orbitan. (eztanda helduko da). Beste bira bat eman zulo beltzen artean. Norabidea: gure azken aukera. Argirik ez dugunak, edozeren menpean. Grabitateak harrapatuta.
3.
Aurretik zeneukan bizia, orain atzetik duzu. Inoiz ur izan ez zen izotzak gorrotoz jo zaitu. Ikusteko indarrik ez, begiak itxi dituzu. Eta gauaren erdian doinu ahul honek esnatu. Orain, esku nekatu hauen dardara zara. Orain, izuak lotuta zauzka. Aurre egin nahi izan zenion hegan gerturatuz. Adorea urtu zizun eta lurrera amildu. Entzuteko gogorik ez, burua estali duzu. Eta gaueroko doinua amesgaizto bihurtu. Orain, esku nekatu hauen dardara zara. Orain, inoiz hasi ez zena amaitzear da. Orain, guztion amorruaz oldartu zara. Baina izuak lotuta zauzka.
4.
Bidaia eternala izar artean. Argia gaindituta, ziztuan, bagoaz. Zizare zuloetan aurkitzen gara. Zeru ertzetan, hausteko zorian. Denbora urratu da gure munduan. Helmuga lausotu da, egia urtu da. Naizenaren isla zure ispiluan. Atea ireki da: batuta, uretan. Lo galduen konexioa. Ur-bihotzen dimentsioa. Hitz ahaztuen korapiloa. Garenaren kreazioa. Azkenean zer gara? Materia hutsa. Izpi baten ikara, gorputzen lotura. Ezinean dabiltza azalpenen bila. Erantzun isila guztion barnean. Orain argi duzu, muga hautsi dugu.
5.
Bidean 03:39
Ez nuke dena hautsi, dena ilundu nahi. Baina zalantzez bidea desegiten ari zait. Ikusiko al zaitut egun argietan amestutako helmuga zeharkatzen, nire zain? Ekaitzak mindu zaitu eta babestu zara. Adorez segi egingo duzu aurrera baina… Erortzen zara bidean. Zure hitzak gogoan Iltzatuak dauzkat: Su izugarriz, arduraz bizi behar omen da. Neuk ere ekin diot. Zer da beldurra? Zuri lagunduz jarraituko dut aurrera baina... Erortzen gara bidean.
6.
Lo dago 04:51
Begien ondoren ezpainek ere esan zuten. Amodioaren ordez hitz ilunak sortu ziren. Lo dago, hotz dago, non dago? Buru mindu honek maite zuena ezabatzen. Oroitzapen denen zauri hotzak ezkutatzen. Esnatu nauzu. askatu nauzu. urrundu nauzu. Urrundu naiz orain.

credits

released October 17, 2017

Disko hau 2017ko uda eta udazkenean zehar grabatu eta nahastu dugu Tolosako Bonberenea estudioan.

Libe García de Cortázar: ahotsa, teklatuak.
Txus Villalabeitia: gitarra.
Dani Arrizabalaga: bateria.
Karlos Osinaga: baxua.

Maite Arroitajauregi: Txeloa “Maitasun kuantikoa” eta “Lo dago” kantuetan.
Jon Basaguren: Ahotsa “Lo dago” abestian.

Ekoizpena, grabaketa eta nahasketa: Karlos Osinaga.
Masterizazioa: Jonan Ordorika (Mamia).
Diseinua: Smoke Signals Studio.

Hitzak: Jon Basaguren eta Libe García de Cortázar.
Itzulpenak: Jon Basaguren eta Fede Eguiluz.

Eskerrik asko:
Karlos Osinaga, Bonberenea etxekoak, Uhinak, Maite Arroitajauregi, Jon Basaguren, Fede Eguíluz, Atxus eta Aitor Amozarrain.

Managementa, komunikazioa eta harremanak:
Uhinak
info@uhinakweb.com
690 171 673 (Jon)

libemusika.com

license

all rights reserved

tags

about

Libe Vitoria Gasteiz, Spain

Ilunetik argira.

contact / help

Contact Libe

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Libe, you may also like: