We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ihesaldi handia

by Libe

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Ihesaldi handia via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    Purchasable with gift card

      €8 EUR

     

1.
Lur idorraren arrakaletan ezkutatzen dira denak. Labainduz doaz, harrietan narras, eguzkitik ihesean. Buztin hotzaren errai artean amets galduen eztenak. Ereindako haziak euri azidoez bustita, erreta, antzutu nituen. Eta udaberriek ez naute biguntzen, kimuak, erroak, erauzi ditut.
2.
IHESALDI HANDIA Burua lurpean, urrunera zoaz, atzera behin ere so egin gabe. Koldarkeriaren hegoak zabaltzen ihesean urrun heldu daiteke. Ur-lasterretako harrien antzera kolpe mingarriek gogortu naute. Eta egia hitz ederrez estali nahian korrontearen menpe ur hotzek eramana. Galdu ditut ertzak, gotortu babesak, haitzetan leku bat aurkitu arte. Ihesaldi handian hartutako bideak suntsitu zaitu. Une batean zerua ilundu da eta begi elbarriak beldurrez itsu.
3.
Haizea 06:18
Airea mugitzen bada, taupadak gelditzen dira. Ekia iluntzen bada, gorputzak harritzen dira. Bidean aurkitzeko gara, arima bikiak bezala. Hodeietan bizi izan gara, mundua gure oinpean. Haizea ari duenean nigandik urruntzen zara. Ehun kilometroko bide bat, pasa ezinezko muga bat, ur gabeko ur jauzia. Landuta guzti-guztia lautu zuen haizearen jainkoak.
4.
Jaio naiz 06:09
Inork, ezerk, hautsiko ez zuena eraiki, gero suntsitzeko. Azal, zaharra lur idorretan narras erantzi berria janzteko. Non nago? Ezin dut ikusi. Begiak lo. Itzal lauso bihurtu nuen neure burua inork ez ikusteko. Neure burua, inork ez ikusteko. Non nago? Ezin dut ikusi. Zuri so ikusten ikasi. Bulkada bat erne zait barnean. Altxatuko naiz, erortzen ikasteko. Doinu bat, izpi bat, jaio naiz. Denbora neraman nire zain. Hemen nago, zuen aurrean. ez dut jada gezurrik soinean. Bulkada bat erne zait barnean. Altxatuko naiz, erortzen ikasteko.
5.
Urratsak 04:38
URRATSAK Urratsak, ostoez estalita. Usaina, uretan deseginda. Ahotsa, haizeak eramanda. Gogoak, giltzapean gordeta. Hau ez da, hau ez da lo kanta bat. Hildakoentzat nire abesti garratza. Dantzatzera bultzatzeko zergatia. Nire oda, azken hatsa bezala.
6.
Negu beltza 03:44
Basoetan barrena bidaietan azkena. Oinutsik orbelean, hosto idorrak oinpean. Isilka doa grina eta gogoa. Berde zena gorritu, izan zena suntsitu. Pauso ororen ertza, Hemen da negu beltza. Isilka doa grina eta gogoa. beleen ahoan barrezka geroa. Ilunabarrean beldurraren lurraldeetan, lasai erortzean piztiaren atzaparretan.
7.
GURINEZKO BIHOTZA Gurinezko bihotza, berotzean biguna; hotza ari duenean gogorra. Lokatzezko bihotza, zorabiatzen dena; Kolpe idor batekin hauskorra. Bihotzezko bihotza, odolik ez denean gure bihotz barnean bizi dena.
8.
Mamuak 05:29
MAMUAK Gauero ilunpean mamua agertzen da eta nire ametsetan zure bila doa. zure irudiak, irriak, aginduak ni erotzen naute. Kandelen argiak hirian irtenbidea erakusten dit.
9.
Hustua 05:25
HUSTUA Begi handi-handiak minez lehertzear. Bakardadea gorputzean. Oroipen ederrak beti ametsetan. Hutsune bat, handiegia, hutsune bete ezina. Haurtzaroaren beroa beharko nuke. Laztanak, muxuak, matte-matte Hondartza lehorra, egun ilunak, sabela erabat hustua. Bihotzaren zuntzek, zuntz hain gogorrek, ez zuten ekaitza jasan zuhaitzek tximistak bezala.
10.
Nahigabe 04:07
NAHIGABE Herdoildutako egunetan ez da nahiko asmo onaz, pauso bat aurrera eta bi pauso atzera goaz. Mingostasuna da hemen eguneroko edabe. Min hartu nahi gabe zenbat nahigabe. Nahi gabe, zenbat nahigabe. Euriz eta urruneko lorratzez bustiriko gau hotzetan ametsak elkartzen dira kale izkin beltzenetan. Euren beldur gorrienak sailkatu nahi dituzte. Min hartu nahi gabe, zenbat nahigabe. Gezurren ertz denetatik egia sartzen sentitu eta beldurtzen zaituena hurbiltzen ikusi. Eta isuri da, isuri da egia.
11.
Doinua 08:02

credits

released June 18, 2014

license

all rights reserved

tags

about

Libe Vitoria Gasteiz, Spain

Ilunetik argira.

contact / help

Contact Libe

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Libe, you may also like: